Nork asmatu zuen wifia? Zer egingo genuke orain wifirik gabe? Bada, bai, emakume batek
eman zuen aditzera lehen aldiz wifiaren ideia. Eta ez edozein emakumek, gainera. Gehiago
jakin nahi baduzue, irakurri arretaz.
Asko izan ziren haien garaian garrantzia izan zuten emakumeak, nahiz eta askotan mespretxatuak edo
gutxietsiak izan ziren.
Unitate honetan, omenaldia egin nahi diegu. Pentsa, haiek baliabiderik gabe eta guztia kontra zutela
gauza asko egiteko gai izan baziren, zer ez dugu guk egingo?
(Entzun nahi baduzu klikatu ezkerraldean dagoen bozgorailuan)